Gaurtik aurrera egin daiteke aurre-matrikulazioa Lanbide Heziketan

Leire Kortabarria 2013ko mai. 27a, 02:00

Gaur, astelehena, irekiko da 2013-2014 ikasturterako Lanbide Heziketan aurre-matrikula egiteko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan; tartean, Debagoieneko zazpietan.

Izena emateko bi bide izango dira. Internet bidez (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean) egin nahi dutenek maiatzaren 27tik ekainaren 6ra bitarteko epea izango dute, eta ondoren aukeratutako ikastetxera joan beharko dute, derrigorrezko dokumentazioa aurkezteko. Aurre-matrikula ikastetxeetan bertan egiteko, ekainaren 7ra arteko epea egongo da.

2013-2014 ikasturtean Formakuntza Zikloren bat ikasteko aukera eskaintzen duten 148 ikastetxe izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan; zazpi, Debagoienean. Lanbide Heziketak 107 titulu eskaintzen ditu gaur egun Euskadin, guztiak ere 23 familia profesionalekoak. Debagoieneko zentroek 12 familiatan banatutako 23 titulu ematen dituzte.

2012-2013 ikasturte honetan, 32.157 ikasle daude matrikulatuta Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketa ikasten. Debagoieneko zazpi zentroetan, 1.138 ikasle dabiltza.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra: aurrematrikula egiteko epea (maiatzaren 27tik ekainaren 6ra, on-line bada)

Uztailaren 2an: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea.

Uztailaren 2tik 4ra: behin-behineko zerrendei erreklamazioak.

Uztailaren 5ean: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea.

Uztailaren 8tik 12ra: onartutako ikasleen matrikula egiteko aldia.

Uztailaren 15 eta 16an: itxarote-zerrendako ikasleen matrikula egiteko aldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak