"Eraldaketa soziala posible dela erakusteko" grebara batzeko deia egin du Debagoieneko EH Bilduk

Jon Berezibar 2013ko mai. 22a, 21:20

Zalantzarik ez du Debagoieneko EH Bilduk maiatzaren 30ekoak arrakasta izango duela. Babes "gogotsu" eta "irmoa" erakutsi du gaur arratsaldeko prentsa-aurrekoan. Burujabetza eta eraldaketa soziala "posible eta beharrezkoa" dela adierazita, debagoiendar guztiei greba egiteko deia zabaldu diete.

"Finantza botere handien agindua betetzeko Gasteiz eta Madrilgo gobernuek herritarrei aspaldi eman diete bizkarra", Ibai Redondo Debagoieneko EH Bildu koalizioko kideak salatu duenez. Azken hilabeteetako etxe-kaleratzeei arreta berezia eman die adierazpenean zehaztuz "benetan demokratikoa den sistema batek halakorik" ez duela egiten, "ezta pribatizatu eta ezta langabeziara eta miseriara kondenatzen".  LOMCE legearen inposizio eta murrizketak izan dituzte aipagai agerraldian eta erantzule nagusi moduan politikariak kokatu dituzte, "enpresari eta banketxeei" men egiteagatik.

Eskualdera etorrita erretiratuen egoitzen arazoa aipatu du Redondok eta Adegi patronalak "langileei bizkarra" ematen diela salatu. Debagoienean ia gazteen erdia ei dago langabezian. Arrazoi horiengatik eta "gobernu zein patronalak mobilizazioetarako garaia ez dela esan arren", "kalera aterako" dira "Euskal Herria ezkerreko parametroetatik eraldatu nahi duen gehiengo sozialari laguntzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak