Irailean bueltatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

Lander Diego 2013ko mai. 21a, 19:07

Lau urtero ospatzen den Bertsolari Txapelketa Nagusiak bere 16. edizioa izango du irailean. Hilaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da BEC-en, finalerako. Azken edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak.

Bi urte hauen zehar egin diren herrialdetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek txapelketa Nagusi honetan parte hartzeko eskubidea. Hauek ez ezik, orain lau urteko finalistek zuzenean sartzeko aukera lortua daukate. Aurten guztira 43 bertsolarik hartuko dute parte Txapelketan.

Txapelketan parte hartuko duen bertsolariak :

  • Agin Rezola
  • Ainhoa Agirreazaldegi
  • Aitor Mendiluze
  • Aitor Sarriegi
  • Alaia Martin
  • Amaia Agirre
  • Amets Arzallus
  • Arkaitz Estiballes
  • Beñat Gaztelumendi
  • Beñat Lizaso
  • Beñat Ugartetxea
  • Eneko Fernandez
  • Eneritz Zabaleta
  • Erika Lagoma
  • Etxahun Lekue
  • Felix Zubia
  • Fredi Paia
  • Iban Urdangarin
  • Igor Elortza
  • Iker Zubeldia
  • Iñigo Mantzizidor “Mantxi”
  • Iñaki Apalategi
  • Iñaki Zelaia
  • Iratxe Ibarra
  • Jexux Mari Irazu
  • Jokin Uranga
  • Jon Maia
  • Jon Martin
  • Jone Uria
  • Julio Soto
  • Maddi Sarasua
  • Maialen Lujanbio
  • Manex Agirre
  • Miren Amuriza
  • Nerea Elustondo
  • Odei Barroso
  • Oihana Bartra
  • Oihane Perea
  • Onintza Enbeita
  • Sustrai Colina
  • Unai Iturriaga
  • Unai Agirre
  • Xabier Silveira

Atzotik hona

Bertsozale Elkartea orain dela urtebete pasa hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen eta prestaketa lanetan. Irailaren 17an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan Txapelketaren gaineko xehetasun guztiak emango dira. Irailaren 26an, berriz, Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak