Eskoriatzako Udalaren eta Herrira mugimenduaren doluminak Mikel Illarramendiren familiari

Julen Iriondo 2013ko maiatzaren 21a

Senideak gaur abiatu dira Panamara, egin beharreko tramiteak ahalik eta bizkorren egiteko asmotan. Aukera desberdinak aztertuta erabakiko dute azken agurra nola eman zapatu goizaldean Ameriketako herrialdean erahildako Illarramendiri.

Eskoriatzako Udalak oharra atera du Mikel Illarramendiren sendiari doluminak eta elkartasuna adieraziz. Illarramendi oñatiarra zen jaiotzez, baina Eskoriatza zuen bizileku, nahiz eta ozeanoz bestaldera, Panaman ematen zituen denbora tarte luzeak, lan kontuengatik. Hain justu, bertan zela hil zuten gaizkile batzuek labankadaz, antza denez lapurtzera joanda, zapatu goizaldean. Eskoriatzako Udalak babesa eta laguntza eskaini dizkio familiari une zail hauetan.

Eta ez da izan bakarra, Herrira mugimenduak ere doluminak eta babesa eskaini baitizkie Illarramendiren senide eta gertukoei beste prentsa ohar batean. Gogoratu Illarramendi preso izandakoa zela.

Senideak gaur abiatu dira Euskal Herritik Panama aldera, han ahalik eta bizkorren egiten saiatzeko egin beharreko tramite denak. Aukera desberdinak aztertuta erabakiko du familiak nola eman azken agurra Mikel Illarramendiri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak