Mikel Illarramendi preso ohi oñatiarra hil da Panaman

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mai. 20a, 13:21

Zapatuan hil zen goizaldeko ordubatean jazotako eraso baten ondorioz. Illarramendi Eskoriatzan bizi zen baina Panaman zegoen lan kontuengatik. Iturrien arabera, beste bi lankiderekin zegoen etxean erasoa gertatu zenean; ezezagun batzuk sartu eta labanez eraso egin zieten. Ondorioz, Mikel Illarramendi hil egin zen eta beste lagun bat zauritu. 

Mikel Illarramendi 2003ko uztailaren 30ean atxilotu zuen Frantziako poliziak eta 2011ko maiatzaren 19an geratu zen aske. Oñatiarra jaiotzez, Eskoriatzan bizi zen, baina lan kontuek sarri eramaten zuten Panamara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak