Rural Kutxan abantailak izango dituzte Erkideko bazkideek

Leire Kortabarria 2013ko mai. 17a, 12:58

Erkideko bazkide diren kooperatibek zenbait laguntza-lerro eskura izango dituzte, Erkidek eta Rural Kutxak egin berri duten lankidetza-hitzarmenari esker. Juan Maria Conchak, Erkideko presidenteak, eta Josu Arraizak, Rural Kutxako Enpresen saileko zuzendariak sinatu dute hitzarmena.

Besteak beste, lehentasunezko finantziazio-lerroak, sortu berri diren kooperatibendako ekintzaileei zuzendutako lerro berezia eta kooperatibisten kapital-ekarpenei laguntzeko finantziazio-lerro bereziak lortu ahal izango dituzte.

Horrez gain, hitzarmenaren bitartez, txarteletan, transferentzietan, aseguruetan, prebisio-planetan eta pentsio-planetan eta beste zerbitzu eta produktu batzuetan abantailak izango dituzte Erkideko bazkideek.

Euskadiko 844 kooperatiba eta 50.000 bazkide kooperatibista baino gehiago batzen ditu Erkidek. Rural Kutxak, bestalde, Fitch kalifikazio-agentziak emandako kalifikazioei eutsi die, eta horrek, arduradunen esanetan, "sektoreko gorenen artean kokatzen du" entitate hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak