'Ocho apellidos vascos' filmean parte hartu guran

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko mai. 16a, 20:40

Goizeko hamarretan hasi dira Arrasateko Al-Andalus elkartean, Emilio Martinez Lazarok zuzenduko duen 'Ocho apellidos vascos' filmean figurante moduan parte hartzeko casting edo aukeraketa egiten. Debagoieneko zein beste herrietatik etorritako partaideetan artean bazeuden jolas moduan hartu dutenak eta esperientzia berri baten bila etorri direnak eta baita langabezian daudenak ere.

Erritmo lasaiean joan da filmerako jende aukeraketa, gehienek aurrez zuten-eta izena emanda; ekoiztetxekoek emandako datuen arabera 200 lagunetik gora partaide espero dituzte gaurko aukeraketan. Hala ere, aurrez izena eman gabe badago oraindik parte hartzeko aukera, iluntzeko 20:00ak bitartean Al-Andalus elkartera hurbilduta. La Zona Films ekoiztetxekoak andaluziar, asiar jatorriko eta manifestazio baterako aktore bila etorri dira bereziki Arrasatera. Gustura zeuden jasotako erantzunarekin.

Esperientzia bila edo lan bila

Askotariko partaideak ikusi ditugu, kuxkuxeatzera eta esperientzia probatzera etorri direnak, horien artean, MUko HUHEZIko hainbat ikasle baina baita lan bila etorri diren langabetuak ere. Baziren aktore lanetan eskarmentua duten batzuk edo aurrez casting-etan izandakoak; gehienak baina, lehenengo aldia zuten.

Al-Andalusen errodajea uztailaren 13an

Sevillako tablao bat bilakatuko dute uztailaren 13an Al-Andalus elkartea. Rafa Gomez, Arrasateko elkarteko presidenteak kontatutakoaren arabera, orain hamar egun jaso zuten ekoiztetxetik deia; egun batzuk beranduago etorri ziren filmeko zuzendari zein arduradunak elkartera. Euskal Herriko beste hainbat elkarteetan egon ondoren, Arrasatekoa iruditu zitzaien, duda barik egokiena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak