Etxebizitzarekiko konfiantza-indizeak okerrera egiten jarraitzen du

Leire Kortabarria 2013ko mai. 16a, 15:06

Euskaldunok gero eta konfiantza txikiagoa dute higiezinen sektorean, Tasazio Elkartearen datuen arabera. Higiezinekiko Konfiantza Indizeak dioenez, 100 puntutik 26,6 merezi du higiezinen sektoreak EAEko adituendako, joan den hiruhileko datua baino 2 puntu txarragoa dena.

Hego Euskal Herriko eta Espainiako erkidegoetako adituek duten konfiantza neurtzen du Higiezineko Konfiantza Indizeak, eta Euskadikoa da datu txarrena; Nafarroako eta Espainiako erkidegoetako batez bestekoa 31,4koa da.

Tasazio Elkartearen esanetan, datua gero eta txarragoa izateak "merkatuak duen konfiantza falta" islatzen du, "kontuan hartuta 50 puntuk neutraltasuna edo egonkortasuna adierazten dutela".

Konfiantza indize hori sektoreko 700 profesionalen iritziak erabilita egiten da, eta zazpi kategoria ditu: zonaldeko ekonomiaren eboluzioa, ohiko etxebizitzen salmenten eboluzioa, zenbat etxebizitza dauden, lokal komertzialen salmenten eboluzioa, promozioen eta lurzoruen salmenten eboluzioa, bigarren etxebizitzen salmenten eboluzioa, etxebizitzen prezioen eboluzioa eta, azkenik, sei balore horietatik ateratzen den konfiantza indizea. Hiru hilean behin egiten da eta aurreko hiruhileko egoera eta datorren hiruhilekorako espektatibak ere kontuan hartzen ditu.

Neurgailu horren datuek txarrera egin duten kategoria guztietan, baina batez ere bigarren etxebizitzen salmentetan: hala, 2013ko lehenengo hiruhilekoan 20,2 puntu bazituen kategoria horrek, bigarren hiruhilekoan 11,9 ditu.

Egoera ekonomikoaren balorazioa ere gero eta txarragoa da: 27,2 puntu, joan den hiruhilekoa baino 2,2 gutxiago; hala ere, zertxobait hobetu da 2012ko hirugarren hiruhilekoaren aldean (26,3 puntu orduan).

Etxebizitzen prezioek ere behera egiten jarraitzen dute: lehenengo hiruhilekoa 24,9 punturekin bukatu zuen kategoria horrek. Adituen esanetan, prezioek beheranzko bidean jarraituko dute, azken hilabeteetan bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak