Uda 2013 kanpainako kirol ekintzetan izena emateko epea zabalik

Lander Diego 2013ko mai. 15a, 18:50

Aste honetan Udarako kanpainaren barruan antolatutako hainbat kirol ekintzetan parte hartzeko apuntatzeko epea ireki da.45.000 plaza eskainiko dira Gipuzkoako 52 herrietan zehar. Jardunaldiak ekainaren 10etik irailaren 8rartekoak izango dira.

38.000 euro bideratu ditu Kultura, Gazteria eta Kiroleko departamentuak aurten Uda 2013 programara. Iaz, 30.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte kanpainan . Horietarik %46 emakumezkoak izan ziren.

Helburuak

Kanpaina honen helburuak honakoak dira: ikasleei eskuragarri uztea udan ere kirola eta jarduera fisikoa egiteko aukera eta aurretik ezagunak zaizkien kirolez gain beste batzuen ezagutza erraztea.  

Kirol jarduera horiek ikasturtean zehar egindako jardueren osagarri dira, honela gazteek hezkuntza integrala izan dezaten. Kanpaina honen xedea kirolzaletasuna bultzatu eta etorkizunean bizimodu osasuntsua izaten laguntzea da.

Eskeintzen diren ekintzak:

Udarako ekintzarik aproposenak luzatuko dira: surfa, piraguismoa, bela, urpeko jarduerak, kayak, polo edo waterpolo, besteak beste izango dira urten gauzatuko direnak. Bestalde orientazioa, eskalada, ziklo indoor, karate, tenisa, padela, mountain bike, herri kirolak, pilota, multikirola, futbola, eskubaloia, saskibaloia eta beste kirol batzuk egiteko aukera ere egongo da.


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak