Herriz herri, plazaz plaza, presoen eskubideak aldarri

Ubane Madera 2013ko mai. 14a, 10:43

Debagoieneko Herrira mugimenduak zapaturako deia egin du gure ibarreko herrietako plazak betetzeko. "Lehen urrats bezala beharrezkoa ikusten dugu presoei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea: euskal presoak herriratzea; gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea; espetxe zigorraren luzatzearekin amaitu eta "de facto" bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa eta pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztien errespetua". Horixe, aldarrikatu gura dutena. 

Herriz herri, honako mobilizazioak iragarri dituzte: 

  • Aretxabaleta
  • 12:00etan unibertsitatetik irtenda herrian zehar kalejira plazaraino.
  • 13:00etan kale agerraldia herriko plazan
  • Ondoren luntxa.
  • Arrasate
  • Herriko plazan:
  • 11:30ean Kros herrikoia 
  • 13:00etan Plazak Bete kontzentrazioa eta ekitaldia 
  • Herri bazkaria bertan behera geratu da, "arazo teknikoengatik"
  • Aramaio
  • 10:00etan, plazatik abiatuta, Arexolara irteera, Pausoz pauso Kanto etxera
  • 12:00etan, Iturrietan mokadutxoa, eta gutun idaztea
  • 13:30ean, frontoitik kalejira eta plazan argazki erraldoia
  • Eskoriatza
  • 13:00etan kale agerraldia herriko plazan
  • Oñati
  • 12:45ean txotx plazan
  • 13:00etan ekitaldia
  • 13:30ean trikipoteoa
  • 15:00etan bertso bazkaria 
  • 19:00etan giza katea plazatik Errekaldera
  • Antzuola
  • 12:30etik 13:30era triki-poteoa 
  • 13:30ean herriko plazan argazki erraldoia
  • Goizetik eguerdira, Herrirako materialarekin tonbola egongo da.
  • Bergara
  • 14:00etan bertso bazkaria Bideberriko txosna gunean.
  • 19:30ean Plazak Bete ekimenaren barruan, Mugitzen baga, mugituko da
  • 00:00etan Bideberrrin Bi herri, borroka berbera. Euskal Herria, Maputxe herria elkartasuna.

"Urratsak eskatzeko"

"Gatazkaren ondorioak askotarikoak dira, eta denek behar dute konponduak izan. Zentzu honetan, eta konponbidean aurrera egiteko, gatazkaren ondorioz preso eta erbestean dauden herritarren egoeran arreta jartzea beharrezkoa izango da. Euskal herritik ehunka kilometrotara sakabanatuak daude oraindik orain, eta honek ondorio larriak dakartza, bai preso eta erbesteratuentzat, bai hauen senideentzat", salatu dute Herrira mugimendutik, eta horrekin batera, "bide honetan frantziar nahiz espainiar gobernuei urratsak eskatzeko" oraingo zapatuko mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena egin diete herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak