Enpresa-hitzarmena izan edo ez, metaleko langile guztiak deituko dituzte grebara

Leire Kortabarria 2013ko mai. 13a, 18:13

Debagoieneko metalaren sektoreko langileak ere deituta daude datorren astean, hilaren 24an greba egitera, izan ere, egun osoko lanuztea deitu du LAB sindikatuak Gipuzkoan, eta deialdiarekin bat egin du ELAk. Gipuzkoako lan-hitzarmena defenditzera dei egin du horrela LABek. Bi sindikatuek batera sektore horretako ordezkarien hiru laurdenak dituzte.

LABek, Metaleko arduradun Jon Ander Goñiren ahotan, Adegiri negoziatzeko eskatu dio, "jarrera maximalistak alde batera" utzita.

Metaleko negoziazio-mahaia oso gorabeheratsua izaten dabil eta apirilaren 9a ezkero ez dira aldeak batzartu. Hitzarmen hori da, gainera, Gipuzkoan langile gehien hartzen dituena.

Espainiako Gobernuak lan-erreforma onartu zuenetik, pixkana-pixkana hitzarmenen mapa aldatzen dabil, erreformak negoziazio-zentroa enpresa bakoitzean jartzen duelako. ELAren jarrera enpresa-hitzarmen sendoak lortzea da, era berean "metaleko langileendako erreferentzia ona" izango den probintzia-hitzarmena lortuz, ELAren esanetan.

Erantzunen zain

Debagoieneko zenbait enpresak dagoeneko badute bere hitzarmena, baina horietako langileei ere, elkartasunaren izenean, greba egiteko eskatuko diete sindikatuek.

Bestalde, deialdia "sindikatu guztiei" egiten die LABek eta datozen egunotan erantzun gehiago espero ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak