Zaharren egoitzetan, aurre akordioa

Ubane Madera 2013ko maiatzaren 13a

Gaur greba mugagabea hasi dute zaharren egoitzetako langileek, lan-hitzarmenaren alde. Gurean, berriz, aurre-akordioa lortu dute EULEN enpresak eta ELA eta LAB sindikatuek. Eta horrek zuzenean eragiten du gure ibarreko honako egoitzetan: Arrasatekoan, Bergarakoan eta Oñatikoan, eta baita ere Elgetako eta Antzuolako eguneko zentro eta etxebizitza tutelatuetan. Horietan, beraz, ez dute grebarekin bat egingo. Eskoriatzan joan den astean lortu zuten aurre akordioa bertako zaharren egoitza kudeatzen duen patronatuarekin, eta Aretxabaletako GRS Debagoiena egoitza kooperatiba da. Gurean, Oñatiko egoitzako garbitasuneko langileen artean bakarrik dago indarrean greba deialdia; hauek SAMSIC enpresako langileak dira-eta.

Hain justu ere, gaur, astelehena, sinatuko dute aurre-akordio hori. ELAk jakinarazitakoaren arabera, 750 langilerengan eragina dute akordio horiek. ELAk "arrakastatsutzat" jotzen ditu adostasunok. "Bertako langileek orain arte dituzten lan baldintzak hobetu ez-ezik, langile hauek erreformari atea ixten diote behin betirako", sindikatu abertzalearen esanetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak