Gertuko produktuen azoka herrikoia Aramaion

Imanol Gallego 2013ko maiatzaren 13a

Aramaio Basarri Barri ekimena sortu zenetik, herriak ekologia eta gertuko produktuekin duen harremana dezente sendotu du.

Zapatuko azoka horren erakusle izan zen. Herri guztiak hartu zuen parte, batzuk erosle bezala eta beste batzuk, baserritarren kasuan bezala, euren ogia edo sasoiko barazkiak eskaintzen. Horrez gain, bidezko merkataritzako postu bat ere jarri zuten. Goiza borobiltzeko, trikitilariez gain, herritar batzuek espresuki azokari egindako kopla batzuk abestu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak