Mondrak aurrera-pauso galanta eman du Lagun Onaki irabazita

Mireia Bikuña 2013ko mai. 12a, 23:22

Lutxo Iturrinoren taldeak 2-1 irabazi du Mojategin. Txapelketa bukatzeko bi jardunaldiren faltan, 34 puntu dituzte arrasatearrek. Zuzendaritzak egindako deiari erantzunez, ohi baino ikusle gehiago egon da futbol zelaian. 

Mondrak asko sufritu du irabazteko. Bi taldeek asko zuten jokoan, eta hori antzeman egin da futbol zelaian. Etxekoak aurreratu dira lehen zatian eta azpeitiarren berdindu egin dute bigarrenean. Mondrak, penaltiz sartu du garaipenaren gola.

Beste taldeen emaitzak

Bergarak eta Aretxabaletak irabazi egin dute astebukaeran: mahoneroek 1-0 Urolaren kontra Agorrosinen, eta UDAk 0-1 Trintxerperen zelaian. Bestalde, Aloñak galdu egin du etxean (0-1) Berioren kontra. Oñatiarrek lehia galdu arren, matematikoki, Ohorezko Erregional Mailan geratzeko puntuak lortu dituzte dagoeneko, txapelketa bukatzeko bi jardunaldiren faltan.

Zozketako zenbaki sarituak

Atzoko partiduko zozketako zenbaki saritua honakoak izan zen:

Atletico de Madril eta Real Madrilen arteko Kopako finalerako sarrera:  1.356 zenbakidun txartela

Partiduko zozketa: 7.519 (Angel Oruna)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak