Kolonbiako GKE bateko ordezkariak Bergarako Aranzadi ikastolan eta Antzuola Herri Eskolan izan dira

Txomin Madina Milikua 2013ko maiatzaren 8a

Bisita berezia izan dute gaur Bergarako Aranzadi ikastolan eta Antzuola Herri Eskolan. Izan ere bertan izan dira Kolonbiako Fundacion Estructurar izaneko Gobernuz Kanpoko Erakundeko hiru kide. Ikastetxe hauetan jarraitzen dituzten hezkuntza ereduak bertatik bertara ezagutu dituzte, eta euren esanetan, baliagarriak iruditzen  zaizkie gaur gurean ikusitakok gero Kolonbian apilkatzeko.

 Duela hamahiru urte hasi zen Kolonbiako Bucaramanga hiriko Fundacion Estructurar gobernuz kanpoko erakundearen eta Mondragon Taldearen arteko elkarlana. 26 urte daramatza erakunde honek lanean, eta behar gehien duten umeak dira euren lan esparrua. "Ume langileen hezkuntzaren alde lan egiten dugu guk, eurendako eta euren familiendako formazio osoaren alde, Kolonbiako herritar hobeak lortu guran" azaldu du erakundearen zuzendaritza batzordeko presidentea den Jorge Cortissozek.

Iaz HUHEZiko hainbat ikasle izan ziren euren Bucaramanaga hirian praktikak egin eta pobrezian dauden umeen hezkuntzarako proiektu eta eredu berriak lantzen, eta aurten, erakundeko hiru ordezkari izan dira eredu berriak bertatik bertara ikustera etorri direnak. Domekan etorri ziren, eta lehenengo bi egunetan HUHEZIn bertan egon dira hezkuntzarako eta komunikaziorako dauden elkarlan aukerak aztertzen.

Bisita Bergara eta Antzuolara

Gaur bestalde, Bergarako Aranzadi ikastolan eta Antzuola Herri eskolan egon dira, haur eta lehen hezkuntzan erabiltzen dituzten  ereduak ezagutzen. Aranzadi ikastola bisitatu ostean, harrituta zegoen Jorge Cortissoz: <!-- /* Font Definitions */ @font-face {font-family:"Times New Roman"; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:auto; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:50331648 0 0 0 1 0;} /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-ansi-language:EU;} table.MsoNormalTable {mso-style-parent:""; font-size:10.0pt; font-family:"Times New Roman";} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} --"Sistema guztia ikusten egon gara, metodologia, egiturak, integrazioa, osotasuna, ikasgelak antolatzeko modua... Guztiz berria da,  ni neu txundituta nago umeekin egiten den lanaren ikuspegiarekin". Bere esanetan gainera, Kolonbian aplikatzeko moduko eredua izan daiteke.

Egubakoitzean itzuliko dira Kolonbiara, eta horren aurretik, bihar kooperatibismoarekin lotutako arloa gehiago ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako, besteak beste, Alecop, Otalorako jauregia, Enpresagintza fakultatea eta Lanki bisitatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak