Aretxabaletan estreinakoz izango da Ruper Ordorika, azkenaldian egiten ari den formatu txikiko emanaldia eskaintzen. Markinan, Tafallan eta Lasarten izan ondoren, bihar Arkupen erakutsiko ditu biluztutako kantuak. Gogotsu dabil oñatiarra Bakarka izenarekin bataiatutako emanaldiak egiten. Aspalditik zuen beharra betetzea lortu duela dio eta asko ikasi duela amaitzear duen bira berezi honetan. Datorren urtean ere, asmoa du areto txikietara bueltatu eta formatu horrekin probatzen jarraitzeko.
Taldearekin ere bai
Bakarkako kontzertuez gainera, ohiko taldearekin ere ari da emanaldiak eskaintzen; orain urte eta erdi kaleratutako Hodeien azpian diskoa oinarri hartuta. Udazkenerako baina, errepertorioa aldatuko dute, kalean izango da-eta, oñatiarraren lan berria.