Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirolen diputatuak "txirrindularien errepideetatik joateko eskubidea" aldarrikatu du eta auto gidariei eskatu die "arreta handiz jokatzeko horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen". Gipuzkoako Foru Aldundia hileta-mezan egongo da.
1996ko Paralinpiar Jokoetako maratoian zilarrezko domina Atlantan irabazteaz gain, Larrinaga bosgarren gertatu zen 5.000 metroko lasterketan. 2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoetan maratoian ere bosgarren izan zen.