Harremanak sendotzeko topaketa

Imanol Gallego 2013ko maiatzaren 8a

Nolabaiteko elbarritasun maila duten gaztetxoei helduak direnean autonomo izan daitezen estrategiak ematea da ZIG –Zereginen Ikasketarako Gelak– gelen helburua. Ikasleek euren arteko harremanak sendotu eta gizartean hobeto integratzeko asmoarekin  Bergaran egin dute urteroko topaketa.

Oso alai iritsi dira Zereginen Ikasketarako geletako, zig ikasleak Bergarako Ipintza institutura. Oñati, Arrasate eta Bergarako ikasleez gain, Elgoibarrekoak ere izan dira bertan. Guztira 30 ikasle eta 14 irakasle. Gaurkoa hirugarren topaketa izan da eta nabari da euren arteko erlazioak estutzen hasi direla.

Euren arteko harremanez gain, ikasleekin ere oso harreman estua dute. Horregatik, sorpresa moduan, ikaskideek aurresku batekin eman diete ongi etorria. Une berezi horren ostean Ipintzako ZIG gelak eta ortua ezagutu dute.

Eguna amaitzeko, Xabalote gaztelekuan mahai-futbol eta ping-pong txapelketa izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak