50 langabe gutxiagorekin bukatu da apirila

Leire Kortabarria 2013ko maiatzaren 6a

Poliki, baina txikitzen jarraitzen du langabezia datuak Debagoienean, eta bigarren hilabetez jarraian langabe kopurua jaitsi egin da apirilean, Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur emandako datuen arabera. Hain zuzen, 3.775 langaberekin (% 12,66ko tasa) bukatu da apirila, martxoan baino 50 gutxiago.

Herri guztietan erregistratu dira langabe gutxiago apirilean, Leintz Gatzagan izan ezik; hor, kopuru berbera izan da martxoan eta apirilean.

Hauek dira herriz herriko datuak. Hurrenez hurren, langabe kopurua eta martxoko datuarekiko aldea, eta apirileko tasa.

  • Antzuola: 112 (-4), % 10,27 (-0,36).
  • Aretxabaleta: 344 (-1), % 10,17 (-0,03).
  • Arrasate: 1.577 (-16), % 15,22 (-0,15).
  • Bergara: 932 (-14), % 13,29 (-0,20).
  • Elgeta: 49 (-2), % 9,04 (-0,37).
  • Eskoriatza: 236 (-9), % 11,59 (-0,44).
  • Leintz Gatzaga: 11 (=), % 8,15 (=).
  • Oñati: 514 (-4), % 9,79 (-0,08).
  • DEBAGOIENA: 3.775 (-50), % 12,66 (-0,17).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak