Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatuko du Harremanek

Leire Kortabarria 2013ko maiatzaren 6a

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna da zapatuan, hilak 11. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Harreman Denda Bidezko Merkataritzak. Egun horretan bertan, bidezko merkataritza azoka egingo dute Aretxabaletan eta Aramaion.

Beste honako ekintzak ere egingo dituzte: hilaren 14an, Arrasateko Kulturaten, (19:00etan), Para endulzarte la vida, no hay que amargar a nadie hitzaldia egingo dute, kakao eta azukrearen merkataritzaren gainekoa; hilaren 18an, zapatua, azoka Arrasaten eta Antzuolan; hilaren 27an, astelehena, Arcadi Olivaresen hitzaldia, Economía, cooperación y conciencia izenburuarekin; eta ekainaren 4an, martitzena, kafearen komertzioaren gaineko Oro negro dokumentala emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak