Aita Menniren lana txalotu du Urkullu lehendakariak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko maiatzaren 4a

Aita Menni ospitalean egon ziren atzo, egubakoitza, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jon Darpón osasun sailburua.

Arrasateko Aita Menni ospitaleko instalazioetan egon ziren Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako osasun sailburua joan den egubakoitzean, osasun zentroko zuzendaritzako kideekin batera. Urkulluk, Aita Menni ospitaleko gaixoei zaintzarik onena eskaintzen dioten profesionalen lana eta dedikazioa txalotu zituen ospitalea bisitatu ostean egindako hitzaldian. "Osasun zerbitzua, Aita Menni ospitale hau bezala, pertsonek pertsonei eskaintzen dioten zerbitzua da. Pertsonak proiektu baten ardatzean nola jarri erakusten duten eredua dira, bereziki zailtasunak dituzten pertsonetaz ari garenean", esan zuen Urkulluk. Gaixoen senideei ere mintzo zitzaien, profesionalengan duen konfiantza goraipatuz.

Aita Menniko zuzendari Mikel Tellaetxeak eskerrak eman zizkion Urkulluri bisitagatik eta nabarmendu zuen "harreman estua" duela osasun sailarekin, "herritarren behar sanitario eta soziosanitarioak betetzera bideratutako proiektuak garatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak