Krisiaren aurkako politiken gaineko bi ikastaro antolatu ditu Ekai Center-ek

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko maiatzaren 4a

Distantziara egingo dira eta Hobetuzek lagundutakoak izango dira, %100ean.

Ekai Center-ek antolatu dituen ikastaroetako bat astelehenean hasiko da eta hilaren 24an bitartean emango dute. El euro y la gestión política: europa ante la crisis económica da ikastaro horren izenburua. Bigarren ikastaroaren izenburua, berriz, Euskadi, posición ante la crisis da eta maiatzaren 27tik ekainaren 24a bitartean emango dute.

Langileen etengabeko formaziorako laguntzekin antolatuta daude bi ikastaroak. Euskal Autonomia Erkidegoko langileendako, okupatuak daudenendako eta langabezia egoeran daudenendako dira. Ikastaro bakoitzean jorratuko dituzten gaiak zeintzuk izango diren jakiteko edo informazio gehiago jakiteko, nahikoa da mezu bat bidaltzea helbide honetara: errukane@ekaincenter.eu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak