Hamar lanpostu horietatik bost ikuskaritza-unitate operatibo berri batekoak izango dira, eta beste bostak, kudeaketa eta zerga-bilketakoak.
Ikuskaritzako lanpostu berriei dagokienez, unitate-burua eta lau ikuskari izango dira. Garitanok esan duenez, beste bost langile horiekin, ikuskaritzak beste % 12,5 baliabide zuzen izango ditu.
Beste bost lanpostuak goi-teknikariek beteko dituzte. Horietako bik zerga-bilketan egingo dute lan, eta beste hirurek, kudeaketa atalean (bik, Sozietate Zergan, eta batek, BEZean).
Garitanok nabarmendu du iruzurraren aurkako borroka ez dagokiola bakarrik ikuskaritza atalari. "Kudeaketatik eta zerga-bilketa ataletatik ere eraginkorki eragozten dira Ogasunari eta, ondorioz, gizarte osoari egin nahi izaten zaizkion tranpa eta iruzurrak", esan du.