Debagoieneko zahar egoitza eta eguneko zentroetan ere bigarren greba eguna dute gaurkoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 30a

Sindikatuen esanetan deialdiak %93ko jarraipena izaten ari da. Patronaleko Adegi eta Lares enpresek, berriz, %5ean kokatzen dute jarraipen hori.

Lan hitzarmena defendatzeko helburuarekin bost eguneko greba deitu dute Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitzen sektorean ELA eta LAB sindikatuek. Biharko enpresak kudeatzen dituen egoitzak deialditik kanpo daude aurre-akordio batera iritsi baitira Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Baina ez dago horrelakorik Debagoienean.

Akordio batera iritsi dena, hori bai, Eskoriatzako egoitza da. Baina, bakarra da ibarrean. Gureko egoitzetan Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoekin ari dira lanean: lanpostuen %50 eta gosari, bazkari eta afari orduetan %60.

Adegi eta Lares dira konflikto honetan patronala, eta diote ezin dutela horrelakorik ziurtatu jardueraren finantziazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekoa delako.

Diputazioak, bere aldetik, erabaki du grebak irauten duen bitartean ez diela enpresa kudeatzaileei hileroko ordainketa osorik egingo. Enpresa horiei kendu egingo die grebagatik langileei ordainduko ez dieten zenbatekoa. Irtenbiderik topatu ezean maiatzaren 13tik aurrera ELA-k ez du greba mugagabea deitzea baztertzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak