BAZen eman daiteke Etxebideren ASAP alokairu programan izena

Leire Kortabarria 2013ko api. 29a, 15:33

Etxebidek martxan daukan ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programan jende gutxiago dago izena emanda Debagoienean Gipuzkoako beste eskualde gehienetan baino. Hori ikusita, programan bitartekari izateko homologatuta dagoen Deba Garaia agentziak gogorarazi gura du ez dagoela Donostiara joan beharrik bertan izena emateko, 012 telefonoan esaten duten moduan; Arrasaten bertan, BAZen egin daiteke hori.

ASAP programak errenta mugatuan etxebizitza alokatzeko aukera ematen du: 550 euro hileko, gehienez ere, Arrasaten; 400, Aramaion eta Gatzagan; eta 475, Debagoieneko gainerako herrietan. Horren truke, etxearen jabeari errenta jasoko duela eta etxebizitza ondo egongo dela bermatzen dio Eusko Jaurlaritzak. Berme hori aseguru-poliza baten bitartez ematen da. Informazio gehiago www.etxebide.euskadi.net webgunean dago.

ASAPen bitartekariak izateko zenbait immobiliaria daude Jaurlaritzak homologatuta: Debagoienean, Deba-Garaia, Arrasaten, eta Cortabarria, Oñatin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak