Kubaren aldeko elikagai eta sendagai bilketa

Imanol Gallego 2013ko api. 28a, 21:51

Duela bi hilabete Oñatin Acesma elkarteak Kubara eroateko janari eta higiene produktuak batzen hasi eta gero, egubakoitz eta zapatuan Arrasateko Hiper Eroskin ere produktuak bildu zituzten.

Egubakoitzean ekin zioten Acesma elkarteko kideek Arrasaten produktuak batzeari. Askotan egin dituzte honelako janari bilketak eta euren hitzetan, "jendeak oso ondo erantzun izan du". Azken elikagai bilketa hau duela bi hilabete Oñatin hasi zuten. Bertan Hermansoloña elkarteaz gain herriko Eroski, BM eta Dia izan zituzten alboan. Hezkuntza arloak ere dezente lagun zien; Elkar Hezi, Txantxiku eta Urgain ikastetxeetan ere elikagaiak bildu zituzten-eta.

Lekale, pasta eta azukreaz gain, higienerako produktuak eta sendagaiak ere batu dituzte. Azken hauekin laguntza estra bat izan dute, Oñatiko Juldain farmaziak sendagai dezente eman dizkie-eta. Batutako guztia klasifikatu ostean, produktuak Kubara eramango dituzte, baina horretarako oraindik ez dago data zehatzik.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak