Domekan familian dantza Jaiki elkartearen eskutik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko apirilaren 26a

Jaiki elkarteak antolatuta, bi ekintza egingo dituzte domeka honetan Aretxabaletako kuartel zaharrean. Familian dantza egiteko aukera egongo da aurrena, eta ondoren, bat-bateko sorkuntza saioa egingo dute.

Urtarrila ezkero, guraso eta seme-alabentzako dantza saioak antolatzen ditu hilean behin Jaiki elkarteak. "Ez da gauza berria, duela bi urte zapatuetan egiten genuen, beste irakasle batekin. Saioak berreskuratu gura izan genituen eta urtarrila ezkero domeketan egiten ditugu [hilean behin], Carla Fernandezek gidatuta".

Maier Etxebarria Jaikiko kideak azaldu duenez, "2 eta 6 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzenduta dago ekitaldia" eta orain arte "oso ongi funtzionatu" dutela adierazi du.

Etzi elkartuko dira, 16:30etik 17:30era, eta parte hartu gura izan ezkero, bihar arte eman daiteke izena, jaikielkartea@yahoo.es edo 943 53 43 96 telefonora deituta. Pertsonako 3 euro ordaindu beharko dira.

Horren ostean, bat-batekoak

Familian dantza egin ostean, hileko azken domeketan egin ohi dutenez, bat-bateko sorkuntza saioa egingo dute kuartel zaharrean bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak