'Kanto'-ren aldeko zapatuko bizikleta martxa bertan behera laga dute

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 25a

Eguraldi txarra iragarri dutelako ez da egingo. Bergaran arratsaldean egingo den martxak, berriz, bere horretan jarraitzen du. 18:30ean irtengo dira frontoiko monolitotik.

Zapatuan Luis Mari Azkargorta Kanto presoak espetxean 25 urte daramatzala salatzeko egitekoa zen bizikleta martxa bertan behera laga dute. Eguraldiaren iragarpena txarra da eta antolatzaileek (Aramaio eta Bergarako Herrira) ez dute nahi inork minik hartzerik. Martxa, ostera, egingo da. Bergaran, frontoiko monolitoan 18:30ean abiatuta, Munibe plazara joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak