Errenta eta ondarea aitortzeko kanpainan bete betean gauden honetan, Helena Franco Gipuzkoako Ogasuneko foru-diputatua izango dugu gaur Goiena Magazinea-n. Ogasunak diru gehiago batzeko egindako aldaketak, Ondare zerga, Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga eta beste hainbat kontu izango dituzte berbeta gai. Baita, esaterako, zerga politika eta fiskalitatea, oro har, eta iruzurrari aurre egiteko neurriak. Gaur, martitzena, Goiena Magazine-ko Ekonomia tartean. Horretaz gain, John Andueza idazle arrasatearra ere izango da, haren liburu berriaren gainean —Kankaleko misterioa izenekoa— ariko direlarik. 20:15etik aurrera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.