Gazteek geroago eta gehiago irakurtzen dute, nagusiek baino gehiago, Jaurlaritzaren arabera

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 23a

Liburuaren Egunarekin bat, Eusko Jaurlaritzak gazteen irakurketarako zaletasuna neurtu du. 15 eta 29 urte bitartekoei galdetuta, azken hilabetean %54ak lan ala ikasketetatik kanpo, libururen bat irakurri du. Emakumezkoek gehiago irakurtzen dute eta, lurraldeka, arabarrak dira zaleenak.

Gazteen Euskal Behatokiak 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteri egindako galdeketa baten oinarrituz, gazteen %54ak azken hilabetean libururen bat irakurri duela dio denbora pasatzeko (ez dira kontuan hartzen lanak ala ikasketek behartuta irakurritakoak). Galdeketa hau Espainiako Kultura Ministerioak EAEko biztanleria orokorrari 2011an egindako ikerketaren arabera, gainera, gazteek, Euskadiko gainontzeko hiritarrek baino gehiago irakurtzen dute.

Jaurlaritzaren azken datu horien arabera, emakume gazteek gizonek baino gehiago irakurtzen dute denbora pasatzeko (%65 emakumeak; %43 gizonak). Lurraldeka, arabarrak dira irakurketa zaleenak (%60), gero gipuzkoarrak (%56) eta, azkenik, bizkaitarrak (%50). Adinaren aldetik, ostera, ez ei dago diferentzia handirik.

Datuak hartuta, Jaurlaritzatik diote igoera orokorra izan dela. Gehien, Gipuzkoan igo da, antza. EAEko gazteak eta Espainiakoak alderatuz gero (Jaurlaritza eta Espainiako Kultura Ministerioaren datuekin), Euskadiko gazteak nabarmen gehiago dira; %54, Espainiako %38aren aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak