25 ziklista emakumeen lehen kedadan

Mireia Bikuña 2013ko apirilaren 21a

Basque Adventure enpresak antolatuta 30 kilometroko ibilaldia egin zuten. Bergara, Oñati, Mallabia, Tolosa eta Legazpiko ziklistak Zubillagan elkartu ziren, eta handik Urkulura arteko bidea eta itzulerakoa egin zuten elkarrekin.

Antolatzaileak pozik zeuden kedadak izandako erantzunarekin. Hori horrela,  foro bat sortzekotan geratu ziren, www.basqueadventure.com atarian. Euren asmoa da, hilero irteera bat antolatu eta non nahi antolatzen diren bizikleta martxatan parte hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak