Oier Peñagarikano antzuolarrak irabazi du martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 17a

Peñagarikanoren kartelak iragarriko du datorren urteko Emakumearen Nazioarteko Eguna. Jone Elkoro elgetarrak bigarren saria eskuratu du, eta Miren Zeziagak eraman du boto-emaileen artean zozketatu diren 50 euroak.

Bideberri mankomunitateak antolatutako Martxoaren 8ko kartel lehiaketak badu irabazlea. Oier Peñagarikano antzuolarraren Ez dago borroka gabeko garaipenik izeneko kartelak lortu du boto gehien eta antzuolarrak 300 euroko saria jasoko du. Bigarren saria —150 euro— Jone Elkoro elgetarrak jasoko du Batera hobe izeneko kartelarengatik.

Peñagarikanoren kartelak iragarriko du datorren urteko Emakumearen Nazioarteko Eguna Antzuolan, Elgetan eta Leintz Gatzagan.

Publikoaren saria

Boto-emaileen artean ere saria banatu dute. Herriko denda eta jatetxeetan erabili ahal izateko 50 euroko txartela, hain zuzen ere. Bada sari hori ere Elgetara etorri da; Miren Zeziagak jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak