1. Hogei urtetik gora plazatan. Nola gogoratzen duzu lehena?
Hernaniko Florida auzoan izan zen, hemeretzi urterekin, Joxe Mari Mujika Anatx-en eskutik. Mimo handiz gogoratzen dut, plaza bera, eta plaza aurreko egunen irrika.
2. Bertso eskolatik pasa barik bertsolari izango zinatekeen?
Ez. Jardun gabe ezin da bertsolari izan; jarduteko behar da talde bat, kantu gune bat, jarri bertso-eskola izena, edo beste bat. Nik uste bertsolari denak pasa direla kontzeptu ezberdinetako bertso-eskolatik.
3. Hainbat finaletan egon arren, txapelak beti ihes. Arantzatxorik?
Bai; ez txapelagatik, zenbaitetan nezakeenik ez egiteagatik baizik. Aurten ere bertso on batzuk utzi nahi nituzke Euskal Herrikoan.
4. Ikasketaz, filosofo eta antropologoa. Zure bertsoak, besteenak baino sakonagoak dira?
Batzuetan bai, bestetan ez. Antropologia eta filosofiaren aurretik bertsoa nuen gogoan. Bertsoek badute zerikusia pentsamenduarekin eta plazaz plazako ibiliak antropologiatik asko du.
5. Ofizioetan, zelako rolek ematen dizute beldur gehien?
Behin, atxilotu berri zituzten lauren aldeko bertso afarian, polizia lanetan jarri ninduten, afaltiarren artean susmagarriak identifikatzen... Ez da beldur kontua. Ez naiz errealitatea behartzeraino fribolizatu zalea, ezta absurdoaren izenean ere.
6. Bertso-afarietan, ardoa edo ura?
Normalean biak, eta txofer banaiz, ardoarekin hasi eta urarekin bukatu.
7. Elkarrizketetan sarri eskatzen zaizue bertsolarioi bertso bat botatzea. Graziarik egiten al dizue?
Kuriosoa da, bai; Mikel Gonzalezi elkarrizketa bukaeran penalti bat botatzeko eskatzea bezala da, baina... Batzuk badute kapritxo hori.
8. Bertsoak.com sortu zenuen. Interneten ez dagoena, ez dago?
Ez da egon edo ez. Kultur eremuek komunikazio espazioetan egon egin behar dute, noski. Baina, nola egon ere badago aldea. Eta handia. Bertsoa.com sortzeko, ikusi nuen sareak eskaintzen zuela plazako bertsogintza eta bertsolaritza bertsozaleei zabaltzeko aukera ederrik. Orain ikusten dut beste jauzi bat emateko moduan egon gintezkeela.
9. Okupa izan denaren ikuspuntutik, nola ikusten duzu egun etxebizitzen kontua?
Drama bat da. Drama izugarri bat. Jendea kalean, bere buruaz beste egiten, inguruetan lapurrak besterik ez... Eta gu etxeetako balkoietan zabor poltsak jartzen...
10. “Larraul? Eta hori non dago?” Zenbatetan erantzun behar izan diozu horri?
Ernio magalean esaten diet nik, edo Bernardo Atxagaren aitona sortu zen herrian. Horrela, konforme gelditzen dira.
-----------------
Makila magikoa baneuka: "Rol hauek ematen didate beldurra. Askatasun haizeak bidaliko nituzke, kartzelak hustu, krisia bidali, berotu ona eman hainbeste lapurri... Ez dago samurra. Akaso, denbora gehiegi egon gara makila magikoaren zain; denak ere ez dira neurri berekoak. Saiatzen naiz sinesten dudanaren alde ahal dudana egiten etxean, herrian eta Euskal Herrian".