Iker Letona: "Gure kenpo borrokalariak harro egon daitezke Espainiako txapelketan egindakoarekin"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko api. 16a, 14:44

Joan den zapatuan, hilak 13, Espainiako Kenpo Txapelketa jokatu zen Vilagarcia de Arousan (Galizia). Debagoienetik zazpi borrokalari joan ziren eta epaile lanetan aritu zen Iker Letona arrasatearra oso pozik agertu da gure borrokalariek egindako lanarekin: "Maila asko hobetu da, borrokalariek gero eta serioago hartzen dute Espainiako txapelketa. Gure emaitzak ez dira beste urteetakoak izan, baina inoiz baino maila hobea eman dugula esango nuke. Harro egon daitezke egindakoarekin, ni behintzat oso harro nago", adierazi digu. Haren anaiak, Josu Letonak, Antalyan (Turkia) jokatuko den Munduko Kenpo Txapelketan hartuko du parte, hilaren 25ean.

Debagoieneko borrokalarien lanarekin pozik agertu da Letona, baina ez horrenbeste beste epaile batzuen lanarekin: "Nire anaia kanporatu egin zuten aurkariari legezkoa zen kolpe bat eman ostean; K.O. utzi zuen". Letonaren arabera, bestelako irregulartasun batzuk ere eman ziren txapelketan zehar eta horregatik Espainiako federazioa datorren astean bildu egingo da gaia aztertzeko: "Polemika horiez aparte, pozik egoteko moduko txapelketa egin genuen". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak