Hiru hildako eta 130 bat zauritu Bostongo maratoian bi lehergailuk eztanda egin ostean

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko api. 16a, 00:13

Bi lehergailuk eztanda egin zuten atzo Boston (AEB, Massachusetts) hiriko maratoiaren helmugan. Euskal Herrian 21:00ak inguru zirenean (hango 15:00ak) lehertu ziren. Hedabideetan diotenez (Berria) 3 hildako eta 130 zauritu inguru daude, horietako batzuk larri (The Boston Globe). Ikusleendako tokian egin zuten eztanda bi lehergailuek. Bostongo maratoia da "munduko ospetsuena", antolatzaileen arabera. Irudi lazgarriak (Getty Images) hasi dira dagoeneko zabaltzen (CNN), ezbeharraren larritasunaren erakusle. Bostongo hedabide nagusietan eta Estatu Batuetakoetakoetan diote oraindik ez dakitela egiletzari buruzko ezer, gudu-zelaiarekin konparatu (NY Times) dute egoera. Elkartasun eta dolumin mezuak ere azkar dabiltza zabaltzen sarean. #prayforboston (otoitz, Bostonen alde) traola-hitza trending topic da mundu mailan.


Ver mapa más grande

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak