Herrira-koen arabera, babes zabala jaso dute: "Egitarau sendoa antolatu dugu Bergarako eta Aramaioko Herrira-ko kideok, bi herrietako hainbat talde eta eragileren laguntzarekin", diote.
25 urte espetxean
Kanto-k apirilaren 22an 25 urte beteko ditu espetxean. 1988ko apirilaren 22an atxilotu zuten, eta ordutik Espainiako hainbat espetxetatik pasatu da. Egun Zuerako (Zaragoza) espetxean dago. 197/2006 doktrina ezarri zioten eta 2018ra arte luzatu diote kondena.