Aisia eta abenturarako Udako Ekintzak eskaintzen ditu Aldundiak 14-17 urte bitarteko 334 gazte gipuzkoarrentzat

Asier Alkorta 2013ko api. 11a, 16:51

Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko, Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusiak, 14-17 urte bitarteko gipuzkoar gazteentzat zuzenduta dauden udako ekintzen 334 plazak eskaintzen ditu 2013an. Gipuzkoar gaztetxoei beren aisialdia-astialdiak modu aberasgarrian erabiltzea da aisia eta abenturako jarduerak dituen programa honen helburu nagusia.

Aldundiak 20 urte daramatza 7-13 urte bitarteko neska-mutilentzat Udalekuak eskaintzen.  Haurren, Nerabeen eta Gazteen sustapenerako Zerbitzuaren gizarte eta heziketa jardueren udarako programa da hau. Aurtengo jarduerak uztailean eta abuztuan egingo dira eta 7, 10 eta 12 eguneko oporraldiak dituzte.

Madril, Extremaduro eta Gaztela eta Leon

110 plaza eskaintzen dira 5 txandetan estatuko autonomia erkidegorekin koordinatuta;  Madril, Extremadura eta Gaztela eta Leon. Txanda horiek gaztelaniaz egingo dira, erkidego horietako gazteekin nahastuta. Beste 7 txanda, 210 plazekin, euskaraz egingo dira, toki hauetan: Araba, Zuberoa, Menorca eta Gipuzkoan.

Araba, Zuberoa, Menorca eta Gipuzkoa

Euskaraz berriz, 210 plaza eskainiko dira, toki hauetan: Araba, Zuberoa, Menorca eta Gipuzkoan.

Ekintza desberdinak

Ekintza asko eta era askotakoak eskaintzen dira. Abenturako jarduerez gainera kulturalak eta ludikoak ere egiten dira oporraldietan, esate baterako: mendi ibilaldiak, eskalada, uretako jarduerak (piragua, bela, urpeko igeriketa, raftinga,...), tailerrak (malabarismoa, larrua lantzea...), kultura ibilaldiak.

Musika egonaldia

Musikarekin zerikusia daukan Gazterock, Gasteizen egingo den egonaldia ere bada eta  Arabako gazteekin egingo dute gazte gipuzkoarrek. Dena den, txanda guztietan mota ezberdineko ekintzaz osaturiko programazioa izango dute, hau da, ekintza hezitzaileak, aisialdikoak, kirolak, kultur bidaiak eta taldeko ekintzak ere bai harremanak eta aberastasun pertsonala lantzeko asmoarekin prestatu direnak.

Izen ematea

Izen emateko prozesuari  dagokionez, hauek bakarka, edo  gehienez hiru laguneko taldeka egin daitezke apirilaren 12tik 21era apirilaren 12tik 21era Internet bidez: www.gipuzkoa.net/oporraldi edo kanpainan parte hartzen duten bulegoen bitartez. Parte hartzaile bakoitzeko eskaera orri bakarra onartuko da, programan parte hartu nahi duten guztiei aukera berdintasuna ziurtatzearren. Eskaera orri bat baino gehiago aurkituz gero, eskaera deuseztatuko da. Apirilaren 26an eta 29an begiratu ahal izango dira zozketarako onartutakoen zerrendak, bai izena emateko lekuetan, bai Interneten, eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak