Eusko Legebiltzarrak otsailaren 28ko osoko bilkuran agindu zion Kontsumobideri aktibo finantzario arriskutsuak dituzten bezeroen eta haiek merkaturatu edo emititu zituzten enpresen artean bitartekaria izan zedin.
Gaur Kontsumobidek bere webgunean jakinarazi duenez, agindu hori jaso zuenetik, "finantza-erakundeekin, enpresekin eta kaltetuen ordezkariekin" harremanetan egon da eta harremanetan egoten jarraitzen du, erreklamazioei konponbidea topatzeko.
Orain, webgune berean jarri du jendearen eskura erreklamazio-formulario berria. Hemendik deskargatu daiteke: www.kontsumobide.euskadi.net.