Ekintzetako bat, autoenplegurako sentsibilizazio saioak, publiko orokorrari zuzenduta dago, berdin da negozio-ideia bat duten edo ez. Helburua da autoenpleguaren potentzialtasuna adieraztea eta aurrez egin beharreko azterketaren garrantzia azpimarratzea. Honako gaiak eta beste batzuk landuko dituzte: Krisi garaian… autoenplegua moda bat, irtenbide bat, soluzio bat al da?; Autoenplegua (erantzukizunaz), plazer hutsa; Faktore kritikoak ekimen berriaren arrakasta ziurtatzeko edo porrota ekiditeko; eta Bizitako autoenplegu esperientziei buruzko elkarrizketak. Saio batzuk euskaraz eta beste batzuk espainolez izango dira, honako herri, egun eta orduetan:
- Antzuolan, apirilaren 22an, Olaranen, 10:00-13:00, gaztelaniaz
- Eskoriatzan, apirilaren 30ean, Ibarraundin, 15:00-18:00, euskaraz
- Arrasaten, maiatzaren 7an, Etxaluzen, 15:00-18:00, gaztelaniaz
- Bergaran, maiatzaren 14an, Irizarren, 15:00-18:00, euskaraz
- Aretxabaletan, maiatzaren 20an, Arkupen, 10:00-13:00, gaztelaniaz
- Oñatin, maiatzaren 28an, Zubillagako Olaburu zentroan, 15:00-18:00, euskaraz
Leku kopuru mugatua dagoenez, komeni da lehenbailehen izena ematea. Apirilaren 26a da horretarako azken eguna.
Beste eskaintza zehazki ekintzaile berriendako eta enpresa txikiak dituztenendako dago bideratuta, eta tailer batzuk dira, honakoak:
- Datu babesaren ezarpena enpresa txikietan (6 ordu), ekainak 11 eta 12, 10:00-13:00
- Sare sozialak eta mikroenpresa (4 ordu), ekainak 19, 09:00-13:00
- Kudeaketaren kontrola mikroenpresan (5 ordu), uztailak 1, 09:00-14:00
- Langile autonomoentzako tributazioa (4 ordu), uztailak 8 eta 10, 15:00-17:00.
Denak Mankomunitatearen eraikinean izango dira. Tailer baten baino gehiagotan parte har dezake norberak, eta, leku kopurua mugatua denez, izena eman behar da. Horretarako azken eguna maiatzaren 31 da.
Informazio gehiagorako edo izena emateko, deitu Mankomunitatera (943 79 30 90) edo bidali mezua rgarcia@debagoiena.net helbidera.