(19:40) Bukatutzat eman dute elurragatik indarrean ipinitako abisu horia; tenperatura baxuak eta izotza espero dira bihar goizerako, domeka.
(18:15) Debagoieneko mendate denak zabalik daude; arretaz gidatzea eskatzen da, hori bai.
(13:15) Kurtzetan kontuz gidatzea gomendatzen da, baina katerik edo neguko erruberarik ez da behar. Beharrezkoak dira, aldiz, autoentzat Elosuan; mendate hori itxita dago kamioi eta ibilgailu artikulatuentzako. Kateak ezinbestekoak dira Arantzazura ailegatzeko.
(09:45) Apirilak ere elurra ekarri du berekin. Debagoieneko toki garaienak zurituta daude eta elurra dago toki baxuagoetan ere, Antzuolan adibidez, kasu horretan elur geruza meheagoa bada ere. Baldintza hauetan, tentuz gidatzea gomendatzen da, batez ere, mendateetan: Arantzazun eta Kurtzetan kateak edo neguko erruberak beharrezkoak dira ibilgailu guztientzat; bailarako gainontzeko mendateetan, arazorik ez dago momentuz, baina kontuz ibiltzea aholkatzen da. Elgetan eta Aramaion atzo, egubakoitza, ekin zion elurra egiteari; Euskalmeten iragarpenak dio giroak hobetzera egingo duela eguerditik aurrera eta, betez ere, arratsaldetik aurrera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.