Izen-ematea Udaltop-en webgunean egin behar da, izen-ematea online atalean –azken eguna apirilaren 19a da–. Prezioa 80 eurokoa da eta barne hartzen ditu bi egunetako otorduak zein hitzaldi eta ekintza guztietan egoteko aukera.
Debagoieneko zenbait hizlari izango dira; tartean, Emun kooperatibako Kristina Pavo, Udaletako hizkuntza errolden esperientziak hitzaldiarekin, hilaren 25ean, 10:45ean; Arrasateko Udaleko Maite Barreña, Udal Politika Feminismoz bustitzen delako hitzalriarekin, hilaren 25ean, 12:00etan; eta GOIENAko Iban Arantzabal, Zelan aktibatu udalak herritarrekin euskaraz jarduteko berbaldiarekin, hilaren 25ean, 15:30ean.