Abisu horia ezarri dute eguraldiak txarrera egingo duelako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko apirilaren 3a

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak datozen egunotan egingo duen eguraldiaren iragarpena bidali du. Eguraldiak txarrera egingo du, horregatik, abisu hori ezarri dute.

Elgetara bidali dute abisua

Egubakoitzerako, hilaren 5erako, abisu horia ezarri dute elurragatik eta baita muturreko tenperatura baxuengatik ere. Meteorologia zuzendaritzak elurra 600 metrora egingo duela iragarri du; hala, Elgetako Udalean jaso dute abisua. Oxel Erostarbe alkateak twitt bidez zera esan du: "Barikuan edurra egin leike #elgeta _n. Abixuak diño 500-600 metrotan egingo dabala, aemet-ek 300-400ian, eltiempo-k ez dabala egingo. Ia..."

Arrisku horiak zera esan gura du: biztanleentzat ez da arazorik egongo, baina bai aktibitate jakin batzuentzat.

Bihar, txarrera egingo du

Biharko, eguena, ondorengo iragarpena egin dute: euria egingo du goiz partean. Eguerdian elur-kota 1.500 metroren bueltan kokatuko da eta egunaren amaieran 700-800 metroan. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira.

Egubakoitzean, elur-kota 500 metroan

Egubakoitzean eguraldi txarra egingo du. Elur-kota 500-600 metrora jaitsiko da eta tenperaturak ere nabarmen egingo du behera.

Zapatuan elur-kota igo egingo da

Zapatua ere euritsu esnatuko da. Elur-kota 500-600 metroan kokatuko da baina egunak aurrera egin ahala elur-kota igo egingo da, 1.000 metro ingurura. Tenperaturan ez da aldaketarik izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak