Eguenean, Debagoieneko errepideetan ikusi ahal izango ditugu berriz txirrindulariak. Orotara, hiru egunetan pasako dira aurtengoan guretik.
Atzo –astelehena– hasiera emanda, Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa izan da gaurkoa eta bigarrenez igaro da, era berean, Debagoienetik. Aurreikusitako denborak betez sartu eta irten da guretik, eguzkitan tarte batzuetan eta euripean beste batzuetan; bata zein bestea izan dituzte bidelagun, esaterako, Elgetatik behera, Arrasaterako bidean. Amets Txurruka ihes eginda igaro da tarte horretan, tropela lau minutu t’erdira zuela. Elgoibarren hasi eta Gasteizen bukatuko da gaurko etapa.
Eguenean, Debagoieneko errepideetan ikusi ahal izango ditugu berriz txirrindulariak. Orotara, hiru egunetan pasako dira aurtengoan guretik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.