Langabeziak zertxobait behera egin du Debagoienean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 2a

Apiril hasierak bukatu berri den hilabeteko langabezia datuak ekarri dizkigu eta, horien arabera, martxoan lanik gabeko 3.825 pertsona batu zituzten Debagoienean eta langabezia tasa %12,83koa da. Martxoko datua otsailekoa baino (3.868) zertxobait hobea da, baina urtarrilekoa baino (3.776) okerragoa izaten jarraitzen du.

Errepasoa herriz herri eginez gero, martxoan langabeziak behera egi du Aretxabaleta, Arrasate, Elgeta, Eskoriatza eta Oñatin; berdin mantendu da Leintz Gatzagan; eta gora egin du Antzuolan eta Bergaran. Bailaran Arrasatek du langabezia tasarik altuena (%15,37) eta Leintz Gatzagak txikiena (%8,15).

Hemen, aurtengo urteko datuak:

 

Urtarrila 

2013

Otsaila 

2013

Martxoa 

2013
Antzuola

 

105

(%09,62)

 

 

115

(%10,54)

 

 

116

(%10,63)

 

Aretxabaleta

 

355

(%10,50)

 

 

353

(%10,44)

 

 

345

(%10,20)

 

Arrasate

 

1.555

(%15,01)

 

 

1.618

(%15,62)

 

 

1.593

(%15,37)

 

Bergara

 

911

(%12,99)

 

 

927

(%13,22)

 

 

946

(%13,49)

 

Elgeta

 

62

(%11,44)

 

 

59

(%10,89)

 

 

51

(%09,41)

 

Eskoriatza

 

252

(%12,37)

 

 

252

(%12,37)

 

 

245

(%12,03)

 

Leintz Gatzaga

 

15

(%11,11)

 

 

11

(%08,15)

 

 

11

(%08,15)

 

Oñati

 

521

(%09,93)

 

 

533

(%10,16)

 

 

518

%09,87)

 

Debagoiena

3.776

(%12,67)

3.868

(%12,98)

3.825

(%12,83)

Debagoienari dagokion aurtengo martxoko datua azken lau urteetako txarrena da, gutxienez: 2012an, hilabete berean, 455 langabe gutxiago zeuden; 2011n, 652 gutxiago; eta 2010ean, 365 gutxiago.

EAE eta Nafarroa

Hego Euskal Herrian, langabeziak goranzko bidean  jarraitzen du, baina joera ez da bera izan lurralde guztietan: langabezia igo egin da Araban eta Bizkaian; aldiz, jaitsi egin da Gipuzkoan eta Nafarroan. Baina Euskal Autonomia Erkidegoko datuak, oro har, ez dira onak, langabeziaren gorakada handiena jasan duen bigarren erkidegoa delako Espainian: %0,75 langabe gehiago ditu.

179.341 langabe zeuden martxo bukaeran EAEn, eta 235.827 Hego Euskal Herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak