Kontuan izanik, bestalde, apirilaren 23an ospatzen dela Liburuaren Nazioarteko Eguna, Arrasaten, esaterako, egitarau bateratua prestatu dute. Txotxongilo erakusketa eta ikuskizuna, munduko kontalarien saioa, irakurketa kluba (Bularretik Mintzora), Shakti Contorsion ikuskizun berezia, Joxe Mari Carrera ipuin kontalariaren saio eta Komiki Gidaren aurkezpena iragarri dituzte, besteak beste.
Eskoriatzako Udal Bibliotekan, berriz, apirilaren 8an hasita ekingo diote Kontuari Kontu ipuin jolasa saioei. Apirilaren 12ra arte, 12 saioz gozatu ahal izango dute bertako haurrek.