Debagoienak ere badu zer erakutsia, etxeko zein kanpokoentzat

Jon Berezibar 2013ko martxoaren 27a

Debagoieneko Turismo Bulegoak oporretan zabalik izango dituzte. Ibilbide eta eskaintza bereziak prestatu dituzte, gainera, turismo bulegoek datozen bi asteetarako.  Etxean geratzen direnentzat, hortaz, ez da aukera txarra, “etxeko altxor ezkutuak” ezagutzeko. Hain zuzen, ikuspegi horrekin ibilbide bereziak prestatu ditzute Bergaran eta Oñatin. Etxekoek bakarrik ez; kanpoko bisitariek ere Debagoiena ezagutzeko aukera izango dute. Ez du ematen, halere, okupazio aldetik oso oporraldi oparoa izango denik, ostalaritzan. Eguraldiaren arabera, azken orduko erreserben zain daude ostalariak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak