"Debagoienean beti izan dugu erantzun ikaragarri eta masiboa"

Jone Albeniz 2013ko martxoaren 27a

Joan den astean pasatu zen Korrika gure  bailaratik, domekan, berriz , Baionan amaiera borobila eman zitzaion. Gipuzkoako AEK-ko arduradun Oskar Elizburuk, korrika errealitate bihurtu duten guztiei esker-ona eman nahi izan die eta Korrika 18ren inguruko balorazioa ere jaso dugu.

"Erantzun itzel eta masiboa" 

Hasteko, euskararen aldeko ekimen bereziak izandako erantzuna azpimarratu du Elizburuk: "Pozez egiten dugun balorazioa da. Debagoienean beti izan dugun erantzun ikaragarri eta masibo hori mantendu eta gora egin duelako. Gainera, diru laguntza ekonomikoan eta antolaketan jende askok egin du lan." Eta horren aurrean, esker on berbak besterik ez du AEK-ko Debagoineneko arduradunak: "Benetan, herriak ematen digun laguntza hori esker ezina da. Eskerrak ematea besterik ez daukagu, ezin dugu beste modu baten eman eta." Bestalde, ibarraz kanpoko erantzunari dagokionez, "nazio mailako balorazioa ere oso positiboa izan da. Toki denetan egon den partaidetzari dagokionez ere salto kualitatibo bat eman dugu berriro."

"Arnas-gune bihurtzen ari da"

Horrekin batera, Korrikaren esanahiari buruz ere hark:"Jendea euskararekin biltzeko toki bat, sentimenduetan sakontzeko toki bat, euskara elkarri emateko gune eta abiapuntu handi bat bihurtu da. Euskara elkarri eman hori eguneroko lan txikietan plasmatzea da hurrengo helmuga" esan du. Bukatzeko, etorkizunari dagokionez, oso argi dauka Oskar Elizburuk zer den egin beharrekoa: "Mezuan oso argi aipatzen zen bezala; Ama hizkuntza bihurtu behar dugu euskara. Ama hizkuntza ez da bakarrik sortzen eman digutena baizik eta guk pentsamendurako erabiltzen duguna.Lan horretan hasteko deia egiten diogu herriari; euskaraz ez dakienak ikasteko, dakienak, hobetzeko, dakigun eta erabiltzen dugunoi, elkarri emateko."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak