AHTri dagokion Bergara-Antzuola zatiko aurrekontua onartuta

Ubane Madera 2013ko martxoaren 27a

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du du Bergara eta Antzuola tarteko Abiadura Handiko Trenari dagokion aurrekontua. Euskal Autonomia Erkidegoko 2013ko aurrekontu orokorren barruan finantzatuko dute zati hori. 6.109.876 euro da onartutako kopurua.

Ingurumen eta Lurralde Agintaritzako Sailak dagoeneko tramitatu du obra horiei dagokien espedientea, ADIFekin eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako hitzarmenean hartutako konpromisoen arabera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak