Los Cretinos-ek 'Addictos sonitus' diskoa binilo formatuan kaleratu du

Jagoba Domingo 2013ko martxoaren 26a

Heldu da eguna; azkenean, Los Cretinos garage taldeak binilo formatuan kaleratu du diskoa. Hirugarren diskoari itxaron behar izan diogu arrasatear horien lana binilo formatuan entzun ahal izateko, baina itxaronaldiak,noski, merezi izan du.

Biniloa Sevilla-ko Cowabunga zigiluarekin elkarlanean kaleratu dute eta 200 kopia egin dituzte. Diskoa Iluntz tabernan jarri zuten salgai pasa den eguaztenean 12 euroren truke.Hura lortzeko beste bide bat, www.cowabungastore.com webgunean erostea edo Los Cretinos taldearen zuzenekoetan erostea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak