Gaur egun, 1.827 espediente daude indarrean, 17.189 langileri eragiten dietenak; horietatik 603 (% 63) aurreko beste bati jarraitzen diote.
Lanaldia murrizteko espedienteak gero eta gehiago dira 2010eko urriaz geroztik; Enplegu Sailak lan-erreformari egozten dio igoera hori.
Eraikuntzan, ERE gutxiago
Sektoreen arabera, zerbitzuenetan urtarrilean baino ERE gehiago izan dira; industria sektoreak antzeko kopuruekin jarraitu du. Azpimarratzekoa da eraikuntzan ERE gutxiago izan direla joan den hilean baino. egin dira industria-sektoreko espedienteak; zerbitzuen sektorean, ordea, gehiago izan dira, eta gutxixeago eraikuntzan.
EREen zergatiei dagokienez, eskari gutxiago izatea eta gutxiago produzitzea aipatu dute eskatzaileek. Dena dela, Enplegu Sailak dioenez, "horiek kausa ekonomiko eta finantzarioekin estu lotuta daudenez, askotan zaila da batak eta besteak duten garrantzia bereiztea".
Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.
Gipuzkoako eskualdeei dagokienez, Tolosaldean baimendu dira ERE gutxien otsailean (Gipuzkoako % 6); Debagoienean eta Goierrin, % 8 baimendu dira; % 10 Debabarrenean eta beste % 10 Behe Bidasoan; % 13, Urola Kostan; eta % 45, Donostialdean.